Oriamendiko gudua
| Oriamendiko gudua | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Iparraldeko frontea – Lehen Karlistada | |||||||
Oriamendiko guduaren planoa. |
|||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
| Buruzagiak | |||||||
| Sebastian Gabriel Borboikoa | Baldomero Espartero George Lacy Evans Pedro Saarsfield |
||||||
| Galerak | |||||||
| 750 | 1000–1500 | ||||||
Oriamendiko gudua 1837 erdialdean Donostiatik hurbil gertatu zen garantzi txikiko gudua izan zen, Lehen Karlistaldiaren barrukoa. Bertan karlistek eta liberalek borrokatu zuten, bigarrenetako parte garrantzitsua Erresuma Batuko dibisio bat zelarik.
Guduak karlistek emaitza bezala martxoaren 16an lortu zuten balore estrategiko handiko menditik hartzen du. Hortik aurrera karlistek Donostia setiatu zuten, baina ezin zuten hartu gerrak iraun artean.
Gudu honek garrantzi handiagoko beste batzuk baino ospe handiagoa jaso zuen karlismoaren ereserki bihurtuko zen Oriamendiko Martxarekiko loturarengatik.
Gudua [aldatu]
1837ko martxoan, armada liberala gerrari amaiera emateko ahaleginetan zebilen eta horretarako karlisten errege-kuartela konkistatu nahi zuten. Honela, inguratzeko maniobra bat antolatu zuten: Sarsfield jenerala Iruñetik, Espartero Bilbotik eta Lacy Evans Donostiatik. Britainiar Legio Laguntzailearen arduraduna zen Evans. Liberalek hiri inguruko muinoak konkistatu zituzten, karlistek gogor aurre egin arren. Hilaren 15ean Oriamendiko gotorlekua menderatzea lortu zuten, eta karlistek Santa Barbarako gotorlekuan eta Hernanin babestu behar izan zuten.
Biharamunean, ordea, Sebastian Infanteak Hernaniraino iristea lortu zuen, ibilaldi ezin gogorrago eta luzeago baten ondoren, eta han karlisten tropak sendotu zituen. Kontraeraso odoltsu baten ondoren, karlistek Oriamendi berreskuratu zuten, hildako eta zauritu ugari utziaz Britainiar Legioan. Legioko kideek ozta ozta lortu zuten Donostian babestea. Atzera zihoazela britainiar itsas armadak babesa eman zien, badian zituen ontzietako gizon eta artilleriaren bidez, eta horri esker hondamendia zertxobait apaltzea lortu zen.
Nolanahi ere, liberalek 1.500 gizon inguru galdu zituzten ekintza hartan, eta karlistek erdia baino gutxiago. Eskandalua britainiar parlamenturaino iritsi zen, porrot hura britainiar inperioaren lotsaizuntzat hartu baitzuten. Britainia Handiko hedabideek gogor salatu zuten Lacy Evansen jarduna.
Espartero eta Sarsfield beren goarnizioetara itzuli ziren, eta mugimendu bateratu hura egundoko porrota izan zen azkenean.
Erreferentziak [aldatu]
- Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).
Kanpo loturak [aldatu]
- XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian. ORIAMENDI. Gipuzkoakultura. CC-BY-SA lizentziapean eginiko lana.