Orion (konstelazioa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orion
Orion IAU.svg
Datuak
Laburdura Ori
Genitiboa Orinis
Sinbologia Ehiztaria
Igoera zuzena 5 h
Deklinazioa +5°
Eremua 594 gradu karratu

26. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

81
Izarrik distiratsuena Rigel (β Ori)

(ageriko magnitudea )

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

+85° eta −-75° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Urtarrilan

Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Orion».

Orion edo Ehiztaria konstelazio nabarmenena da. Zeru-ekuatorean kokatuta dago, eta beraz, munduko edozein lekutatik ikus daiteke. Konstelaziorik handienetakoa eta distiratsuenetakoa da, eta errazen antzeman daitekeenetakoa. Izenak Orion greziar mitologiako ehiztari bati egiten dio erreferentzia. Orion Eridanus ibaia konstelaziotik hurbil dago, bere bi ehiza-txakur Canis Major eta Canis Minorrekin, Taurusen kontra borrokan. Batzuetan Lepus (erbia) ehizatzen ere irudikatu izan da.

Ezaugarri bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstelazioak izar distiratsu eta espazio sakoneko objektu ugari ditu. Hauek dira haren izarretako batzuk:

  • Betelgeuse (α), izar gorri bat da, oso handia, Artizarraren orbita baino handiagoa. Orionen eskuineko sorbalda da. Alfa (α) izena eman bazitzaion ere, gaur egun ikusi da Rigel distiratsuagoa dela.
  • Rigel (β), konstelazioko izarrik distiratsuena da, Orionen ezkerreko oina.
  • Bellatrix (γ), konstelazioko hirugarren izarrik distiratsuena da, Orionen ezkerreko sorbalda. Amazona izarra izenez ere ezaguna da.
  • Alnitak (ζ). Lerro-lerro dauden hiru izar distiratsuren arabera antzeman dakioke Orioni; Orionen gerrikoa osatzen dute, eta ekialderago dagoena da Alnitak.
  • Saiph (κ), Orionen eskuineko oina da. Betelgeuse, Rigel eta Bellatrix izarrekin batera, Orionen laukia osatzen du.

Orion konstelazioko izar nagusiak oso antzekoak dira adinari eta ezaugarri fisikoei dagokienez. Horren arabera, badirudi jatorri berekoak izan daitezkeela. Haien artean, Betelgeuse salbuespena litzateke.

Orion oso erabilgarria da beste izarrak topatzeko. Gerrikoaren lerroa hego-mendebaldera luzatuz gero, Sirius (Canis Majorren α) topatuko dugu; ipar-ekialderantz luzatuz gero, Aldebaran (Taurusen α). Orionen sorbaldetatik ekialdera zuzendutako lerroak Procyonerako (Canis Minorren) bidea erakusten du. Rigeletik Betelgeuserako lerro batek Castor eta Pollux (Geminiren α eta β) erakusten ditu.

Espazio sakoneko objektu nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orionen gerrikotik zintzilik, haren ezpata dago. θ1 eta θ2 Orionis askotariko izarrek osatzen dute, eta Trapezium eta Orionen Nebulosa (M42) izena dute. Oso objektu ikusgarria da, begi hutsez ikusita izarra ez den zerbait dirudiena. Prismatikoekin gas argitsua ikus daiteke.

Beste nebulosa ezagun bat IC 434 da, Zaldiaren burua, ζ Orionis ondoan. Hauts-hodei iluna du, eta hodeiaren formak ematen dio izena.

Orion teleskopio txiki batekin begiratuz gero, nebulosa horietaz gainera, espazio sakoneko objektu interesgarri ugari ikus daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izar hain distiratsuz osatua izanik, antzinako zibilizazio ugarik ezagutzen zuten, eta konstelazioaren irudi desberdinak zituzten.

Antzinako sumertarrek ardi bat ikusten zuten konstelazioan.

Antzinako Txinan, Orion zodiakoko (Xiu, 宿) bat zen. Shen izena zuen, literalki ‘hiru’, eta uste izan da izen hori Orionen gerrikoko hiru izarrengatik jarri ziotela.

Orionen izarrak Osiris jainkoarekin jarri zituzten harremanetan antzinako egiptoarrek.


Koordenatuak: Zeruko mapa 05h 30m 00s, +00° 00′ 00″

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orion (konstelazioa) Aldatu lotura Wikidatan