Orko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orko
Ezaugarriak

Orkoa fikziozko munstro arraza bat da. Izendapen hau anglosaxoieratik dator eta zelta mitologiako izaki batzuk deskribatzeko erabili ohi zen. Orkoak gizaki eta piztien arteko nahasketa bat dira, itxura higuingarria eta nahiko jokaera oldarkor edo basatia dute, bereziki taldean doazenean, eta ez dira oso buruargiak izaten. Erromatar mitologian Orcus hitza beste mundua edo inframunduaren parekidea da.

John Ronald Reuel Tolkien idazlearen eleberrietan agertu zirenetik ezagun bilakatu ziren (Orc izendapena erabili zuen). Gaur egun erabili ohi den orkoaren irudia Hobbita eta Eraztunen Jauna eleberrietan agertzen dena izan ohi da, eta batzuetan Pluto jainkoaren seme zen erraldoi baten izena ere izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]