Ormuzko itsasartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ormuzko itsasarteak (gezi gorria) Persiar golkoa Arabiako itsasoarekin lotzen du.


Ormuzko itsasartea[1] (arabieraz مضيق هرمز, persieraz تنگه هرمز) Omango golkoaren (hego-ekialdean) eta Persiar golkoaren (hego-mendebaldean) artean kokaturiko itsasarte estua da. Persiar golkoa, Arabiako itsasoa eta Indiako ozeanoa lotzen ditu. Iparraldeko kostaldean Iran du eta hegoaldekoan Arabiar Emirerri Batuak eta Musandam, Omango muhafazaha.

K. a. VII. mendetik XIX. mendera piraten zuloa zen. Gaur egun, Persiar golkoko petrolioaren sarrera izanik, estrategikoki inportantea da. Bere uretan munduko petrolioaren bosten bat garraiatzen dela uste da. Bere zabalera 60 eta 100 kilometroren artekoa da. Aipagarria da Ormuz uharteko izen bereko hiria, Ekialdeko perlen eta salgaien merkataritza-portu nagusia izan zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ormuzko itsasartea Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 26°34′N 56°15′E / 26.567°N 56.250°E / 26.567; 56.250