Ornitologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ornitologo batek argi-oilar (Upupa epops) bati eraztuna ipiniz.

Ornitologia (grezierazko "ὄρνις - ὄρνιθος", "ornis - ornithos", "hegazti" eta λόγος "logos" "zientzia" hitzen lotunea) hegaztiez arduratzen den zoologiaren adarra da[1]. Zoologiaren beste adarrak ez bezala eta, batez ere, hegaztien ikusgarritasuna dela eta, oso zientzia landua da[2]. Egoera hau metodologia zientifikoa erabiltzen duten afizionatuen lanaren ondorioa da.

Oso zientzia zaharra da eta, berari esker, eboluzio, portaera eta ekologiaren hainbat kontzeptu nabarmen ulertu ditugu, adibidez: espeziazio prozedurak, sena, ikaskuntza, txoko ekologikoa, biogeografia; filogeografia edo kontserbazioa[3]. Ornitologoek tresna eta teknika asko erabiltzen dituztenez, egun berrikuntza ugari jasaten dituen zientzia da[4].

Elkarte ugari dago munduan barrena ornitologia landu eta hegaztiak babesteko helburua dutenak. Euskal Herrian Itsas Enara Ornitologia Elkartea, Aranzadi Zientzia Elkartea, Saiak, Lanius Ornitologia Elkartea, Gorosti Natur Zientzia Elkartea eta Arabako Natur Institutua dira nagusiak. Mundu mailan bada elkarteen federazio handi bat, BirdLife International.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Ornitologia, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=ornitologia .
  2.   Newton, Ian (1998), Population limitation in birds, Academic Press, 2. orrialdea, ISBN 0-12-517366-0 .
  3.   Mayr, E. (1984), «Commentary: The Contributions of Ornithology to Biology», BioScience 34 (4): 250–255, doi:10.2307/1309464 .
  4.   Sutherland, W. J.; Newton, Ian; Green, Rhys (2004), Bird ecology and conservation : a handbook of techniques, Oxford: Oxford University Press, ISBN 0198520867 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ornitologia Aldatu lotura Wikidatan


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.