Orno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orno toraziko baten diagrama

Ornoak bizkar hezurra osatzen duten hezur irregularrak dira. Giza gorputzean guztira 33 daude, sakroa eratzeko fusionatu diren bostak (besteak ornoarteko diskoen bidez banatuta daude) eta uzkornoa eratzen duten lau orno kokzigeoak barne. Goiko partean beste 24 ornoak ditugu hiru eskualdetan sailkaturik: 7 zerbikal, 12 toraziko eta 5 lunbar. Orno kopurua ez da normalki aldatzen, eta oso arraroa izaten da orno zerbikalen kantitatea aldatzea.

Egitura orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen eta bigarren ornoak (atlas eta axis) izan ezik, orno mugikorrek (goi eskualdekoek) antzeko egitura aurkezten dute. Eredutzat hartzen den ornoa normalean toraxaren erdialdeko bat izan ohi da (T6).

Orno tipiko batek bi atal nagusi ditu: alde bentralean ornoaren gorputza (soma); eta alde dortsalean arku neurala.

Somaren tamaina mailaz maila handituko da, azken orno lunbarra (L5) garaiena izanik. Gainean ornoarteko diskoa du. Bere eginkizun nagusia gorputzaren pisua jasatea da.

Arku neurala laminaz eta pedikuluz osatua dago.

Eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orno zerbikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira 7 orno zerbikal ditugu. Txikiak eta delikatuak, oso antzekoak dira beraien artean atlas (C1) eta axis (C2) izan ezik. Orno prominentea ere berezitzat har daiteke (C7), ezten apofisia beste orno zerbikalek baino askoz luzeagoa baitu.

Orno torazikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 dira guztira. Beraien ezten apofisia ohikoa baino txikiagoa da eta soma eta giltzadura apofisi tartean karillak ditu, saihetsak giltzatzeko.

Orno lunbar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 guztira, gorputzeko ornorik sendo eta handienak dira. Gorputzeko pisua aguantatzen dute. Etzana

Sakro hezurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 ornoren elkartea. Helduaroan batu egiten dira eta ez dute ornoarteko diskorik.

Uzkornoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3 eta 5 ornoez osaturiko hezurra da, sakroan bezala ornoarteko diskorik gabe. Animalia askok orno gehiago dituzte, buztana eratuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orno Aldatu lotura Wikidatan