Orodreth

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tolkienen legendarium ospetsuan eta idazle honen hil ondorengo lana den Silmarillionen Orodreth Noldor elfoen printze bat da, Finarfinen bigarren semea eta Finduilasen aita. Ez zen Valinorren geratu bere aitarekin, baizik eta bere anaia Finrodekin joan zela Erdialdeko Lurraldera.

Minas Tiritheko dorrearen zaindaria izan zen Tol Sirionen. Dorrea Sauronen esku erori zenean bere anaia Finroden erresuman babestu zen, non erregearen eskuetatik bere koroa propioa jaso zuen, Finrodek gotorlekua utzi baitzuen Bereni laguntzera joateko, bidaia honetatik sekula itzuli ez zelarik.

Nargothrondeko erregea Finrod hil ondoren ospea berreskuratu baitzuen Tol Sirioneko askatuek hildako erregearen balentriak kontatu zituztenean eta Zelegorm eta Kurufinen traizioa argitan geratu zenean.

488. urtean Túrin hartu zuen hau Gwindorrek Nargothrondera eraman zuenean, Agarwaen bezala ezagutzera eman zena, Umarthen semea ("Odolez Zikindua", "Zorigaiztoko Sorginkeria"ren semea), baina bere alaba Turinez maitemindu zen eta bere benetako nortasuna adierazi zuen, eta ondorioz erregeak ohoretu egin zuen eta kontseilari bezala hartu zuen bere gortean.

Eguzkiaren Lehen Aroko 495. urtean, Turinen aholkuz, Zirdanek Nargothrondeko Ateak ez ixtearen arriskuari buruz emandako abisuari ez entzunarena egin zion eta Tumhaladeko gudua gertatu zen ondorioz, bertan erregea hila izan zelarik.

Ez da Orodreth Gondorrekoarekin nahastu behar.