Oroko Andre Mariaren Santutegia

Wikipedia(e)tik
Oroko Santutegia» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oroko Andre Mariaren Santutegia Zuiako (Araba) udalerrian dago, izen bereko haitzen ondoan, eta Atxabal-Oro (892 m) tontorretik oso hurbil, 774 metroko altueran, eta Bitoriano, Domaikia, Aperregi eta Jugo herrien artean.

Maiatzeko erromesaldiak tradizio handikoak izan dira.

Eraikina [aldatu]

Lehenengo aztarnak XII. mendekoak direla ematen duen arren, gaurko tenplua XV.-XVI. mendekoa da, eta Oroko Andre Mariaren irudi gotikoa dauka.

Hainbat sute nozitu du, eta berriztatze-lan ugari egin dizkiote. Erabat zaharberritu zuten 1973an.

Santutegiaren albo batean, bolatoki zaharra eta jatetxea daude.

Antzinako biztanleak [aldatu]

Jose Miguel Barandiaranek ingurune horretan Brontze Aroko aztarnategi bat aurkitu zuen.

Kanpo loturak [aldatu]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa