Orokorki Onartutako Kontabilitate-Printzipioak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kontabilitatean, Orokorki Onartutako Kontabilitate-Printzipioak kontableek jarraitutako irizpide, prozedura eta arauen multzoa da, kontabilitatearen emaitzek eta zehatzago urteko kontuek enpresaren errealitate ekonomikoa modu fidel eta egokian islatzen dutela bermatzearren. 2007ko Espainiako Kontabilitate-Plan Orokorrak printzipio hauek jasotzen ditu:

  • funtzionamenduan dagoen enpresaren printzipioa, balorazioak egiterakoan enpresak bere jardueran jarraitu behar duela pentsatu behar da, likidaziorik ez dela egingo alegia;
  • sortzapen printzipioa, egitate ekonomikoak gertatzen diren unean erregistratu behar dira;
  • uniformetasun printzipioa, kontabilitaterako aukeratutako irizpideak denboran zehar egonkortasunez erabiliko dira;
  • zuhurtasun printzipioa, ziurgabetasun egoeretan balioespenak zuhurtasunez egin behar dira, arriskuak ekidinez eta eskuratutako irabaziak bakarrik erregistratuz;
  • ez-konpentsazio printzipioa, aktibo eta pasiboko kontuak ez dira konpentsatu behar, ez eta gastuak eta irabaziak ere;
  • garrantzi erlatiboaren printzipioa, printzipioak eta aukeratutako irizpideak erabiltzean salbuespenak egin daitezke, baldin eta aldaketa hauen garrantzi erlatiboa nabarmena ez bada eta irudi fidela kolokan jartzen ez denean.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.