Orozko
|
Orozko |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Orozko | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Arratia-Nerbioi |
||
| Alkatea | Josu San Pedro (Adie) | ||
| Herritarra | orozkoar | ||
| Koordenatuak | 43°06′30″N 2°54′44″W / 43.10833°N 2.91222°WKoordenatuak: 43°06′30″N 2°54′44″W / 43.10833°N 2.91222°W | ||
| Eremua | 102,42 km2 | ||
| Garaiera | 159 m | ||
| Distantzia | 24 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48240 |
||
| Biztanleria | 2.549 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 24,89 bizt./km² | ||
| http://www.orozkoudala.com/ | |||
Orozko Bizkaiko hegoaldean dagoen udalerria da, Arratia-Nerbioi eskualdekoa eta lurralde historiko osoan bigarren handiena da azalerari dagokionez, Karrantza ondoren. Arrazoi geografikoak direla medio, hala ere, Arabako Aiaraldea eskualdearekin hartu-eman handia du, eta batzuetan eskualde horren parte gisa hartzen da.
Bilbo eta Gasteiz hirien artean kokatutako herria da, Gorbeiako natura parkean sartuta zati handi batean eta Itxinako mendigunearen magalean. Altube eta Arnauri ibaiek udalerria zeharkatzen dute.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Orografia eta hidrologia[aldatu]
Oso eskualde menditsuan dago Orozko. Gailur nagusiak hegoaldean (Gorbeiako mendialdean) daude: Gorbeia (1.475 m), Illunbe (982 m), Arna (1.232 m), Anekogarri (1.017 m), Ubixeta (1.106 m), Beluzaran (1.028 m) eta Kolometa (1.001 m). Udalerriaren iparraldeko mendiak apalagoak dira eta Gorostola izan ezik (834 m) gainerakoak ez dira 800 m-ra iristen. Aipagarriak dira , halaber mendebaleko Itxina mendialdeko gailurrak: Lekanda (1.302 m), Igalirrintza (1.296 m), Altipitax (1.164 m), Gorosteta (1.256 m) eta Axkorrigan (1.068 m). Kantauri aldeko isuria dute udalerritik igarotzen diren erreka gehienak (Arnauri, Altube), Padrubaso erreka izan ezik.
Udalerri mugakideak[aldatu]
- Iparraldean: Arakaldo, Arrankudiaga, Zeberio eta Arteaga.
- Ekialdean: Areatza eta Zeanuri.
- Mendebaldean: Laudio, Aiara eta Amurrio (Araba).
- Hegoaldean: Amurrio eta Zuia (Araba).
Auzoak[aldatu]
Orozko herriak auzo eta elizate asko dituen herria da. Hona hemen garrantzitsuenak:
Herrigune hauek osatua da Orozkoko udalerria: ,
- Albutzu (Albizu-Elexaga)
- Arbaitza
- Bengoetxea
- Beratza
- Gallartu
- Goikiria
- Ibarra
- Jauregi
- Katadio
- Mantzarbeiti
- Murueta
- Olarte
- Orozko (herriburua)
- San Martin
- Urigoiti
- Urrexola
- Zaloa
- Zubiaur (udaletxea)
Historia[aldatu]
Bizkaiko Jaurerriaren barruan izan zen Orozko, 973. urtean Aiarako Jaunen mende geratu zen arte.
Orozkon eraikiriko dorretxeek (Anuntzibai, Torrelanda, Errotaetxe...) argi erakusten dute Orozkoko udalerria osatzen duten herriguneen Erdi Aroko jatorria. Lau setio garrantzitsu jasan behar izan zuten orozkoarrek XII-XIII. mendeetan.
1785. urtean Bizkaiko Jaunaren agindupean zegoen berriro ere.
Ekonomia[aldatu]
Laborantza (artoa, patata, barazkiak) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zerri azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Dena dela langile ugari Laudio, Ugao eta Arakaldoko industrietara joaten da langile eta bigarren lanbide ditu baserriko lanak.
Biztanleak[aldatu]
Demografia[aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 3.119 | 3.109 | 3.221 | 3.044 | 3.013 | 2.915 | 2.872 | 2.581 | 2.421 | 2.014 | 1.922 | 2.116 | 2.336 |
Herrian gero eta etorkin gehiago dago, azken hamarkadetan etorriak.
Hizkuntza[aldatu]
Euskara, bizkaiera. Hizkuntza banaketa, 1996an: 1.180 euskaldun, 364 ia-euskaldun eta 307 erdaldun.
Ondarea[aldatu]
Erlijiosoa[aldatu]
Erlijio-ondareari dagokionez, aipagarriak dira:
- Orozkoko XIII. mendeko jatorria duen San Joan Bataiatzailearen parrokia.
- Muruetako San Pedro parrokia.
- Olarteko San Bartolome parrokia.
- Zaloako Andra Maria eliza.
- Lorentzo Deunaren eliza (Urigoiti).
- Migel Deunaren baseliza eta Goikiria auzokoa.
- Ibarreko komentua.
Zibila[aldatu]
- Aranguren dorretxea.
- Munukogoiko baserria (Urigoiti) eta Olabarrikoa.
- Muñoz, Torre Gil eta Artiñano jauregiak.
Museoa[aldatu]
XVIII. mendeko Legorburu edo Kareaga etxean kokatuta eta hiru solairutan banatuta dago: Ondare historikoa, Bizimodu tradizionala eta Gorbeiako lurralde garaietako biztanleak izenekoak.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez) Orozkoko udal webgunea
- (Euskaraz) Orozkoko nekazaritzari buruzko lana Guzurtruk blogean.
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Webgune ez ofiziala
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.