Jose Ortega y Gasset
Wikipedia(e)tik
(Ortega y Gassettik berbideratua)
Jose Ortega y Gasset (Madril, 1883ko maiatzaren 9a - Madril, 1955ko urriaren 18a) filosofo espainiarra izan zen.
Malagako jesuiten eskolan egin zituen bere ikasketak 1891 eta 1897 urteen artean. 1897 eta 1898 urteetan Euskal Herrian ikasi zuen, Bilboko Deustuko Unibertsitatean; 1898tik 1904ra Madrilgo Unibertsitate Zentraleko Filosofia eta Letren fakultatean berriz. Filosofian Doktoratu ostean, Alemaniara joan zen ikastera.

