Ortheze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ortheze

Akitania
Orthez Pont.JPG

Orthezeko armarria

Izen ofiziala Orthez
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
 Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Paue
Alkatea Bernard Molères
(2008-2014)
Koordenatuak 43°29′21″N 0°46′11″W / 43.48917°N 0.76972°W / 43.48917; -0.76972Koordenatuak: 43°29′21″N 0°46′11″W / 43.48917°N 0.76972°W / 43.48917; -0.76972
Ortheze non dagoen adierazten duen Frantzia-ko/-go/-eko mapa
Ortheze
Eremua 45,86 km2
Posta kodea 64300
Biztanleria 10.121 bizt.
Dentsitatea 220,69 bizt./km²
INSEE kodea 64430
http://www.mairie-orthez.fr/

Ortheze[1] (frantsesez eta ofizialki Orthez eta okzitanieraz Ortès) Pirinio Atlantikoak departamenduko eta Akitania eskualdeko udalerria da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paueko uhaitzak udalerria zeharkatzen du.[2] Bertatik mendebalderantz jotzen du eta herrigunearen gehiena bere ezkerraldeko ertzean dago (baita Santa Susana antzinako udalerria eta egungo auzoa eta industrialdea ere). Lac de l'Y grec (I grekoaren aintzira) alde batetik artifiziala da.

Etxeak eta Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abiatze
  • Argagnon
  • Castétarbe
  • Santa Susana
  • les Soarns

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko aztarnarik antzinakoenak XI. mendekoak dira eta egungo alde zaharrean dauden bi eliza erromanikoak dira. Huen inguruan bi burgu sortu ziren eta ibaia zeharkatzen zuen zubi gotortu bat eraiki ondoren 1260 inguruan batu eta egungo udalerria sortu zuten.

XII. mendean, Ortheze Bearnoko bizkonderriko hiriburua izan zen, Morlaàs eta gero baina Paue baino lehen. Biarnoko kondeek Akizeko bizkondeetatik eskuratu zuten eta XIII. mendean zehar bertan kokatu zuten bere egoitza nagusia. XIV. mendeko bigarren aldean, Jean Froissart kronikariak Gaston III.a Febusen agindupeko Orthezeko Gortearen ospea barreiatu zuen. 1385ean hiriak 436 su zituen.[3]

Joana III.a Nafarroakoak unibertsitate kalbinista eratu zuen hirian, non Theodore Beza irakaslea izan zen. 1569an Karlos IX.a Frantziakoaren fede katolikoaren aldeko aginduak hiriaren setioa suposatu zuen (Orthezeko gudua), azkenean Gabriel I.a Montgommerykoa higanoten kapitainak hartu zuena. 1684an, Nicholas Foucaultek, Luis XIV.a Frantziakoaren ordezkoa zena, arrakasta gehiago izan zuen eta orthezetarrek, itxuraz behintzat, protestantismo uko egin zuten. Hala ere, oraindik protestante ugari daude hirian. Napoleondar Gerretan, 1814ko otsailaren 27an, hiriaren iparraldean dauden muinoetan Wellingtongo dukeak Soult mariskala menderatu zuen.

1957an Lacqen gas naturala topatu zutenean, bertoko instalazioak eraikitzeko jende ugari ailegatu zen Orthezera eta biztanleen kopurua 7.200dik 11.000ra pasa zen. 1973an Santa Susana antzinako udalerriarekin batu eta Orthez-Sainte-Suzanne izeneko udalerri berria eratu zuten, gero Ortheze bakarrik izango zena.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
3 679 6 738 6 987 6 802 7 121 7 857 7 021 7 184 6 948
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
6 694 6 724 6 627 6 526 6 624 6 556 6 743 6 210 6 314
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
6 365 6 254 6 247 5 850 5 952 6 219 6 175 6 450 6 713
1962 1968 1975 1982 1990 1999 - - -
8 413 10 002 10 855 10 922 10 159 10 121 - - -


Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Hyppolite Blanc 1872-1881
Henri Vidal 1881-1882
Adrien Planté 1882-1896
Emmanuel Estaniol 1896-1900
Adrien Planté 1900-1910
Edouard Chassignet 1910-1912
Prosper Lacrouts 1912-1919
Joseph Casteignau 1919-1923
Jean Maillebiau 1923-1925
Georges Moutet 1925-1941 Alderdi Erradikal Sozialista
André Daverat 1941-1945
Adolphe Detchebarne 1945-1947
Henri Cazenave 1953-1959
Henri Cazenave 1959-1965
Jacques Moutet 1965-1971
Jacques Moutet 1971-1977
Jacques Destandau 1977-1983
Jacques Destandau 1983-1989
René Ricarrère 1989-1995 PS
René Ricarrère 1995-2001 PS
Thierry Issartel 2001-2008 DVD
Bernard Molères 2008-2014 PS

Ikustekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orthezeko kirol talderik nagusiena Pau-Orthez saskibaloi taldea da, 1984an Korać Kopa eta frantziar liga 9 aldiz irabazi dituena. Taldean NBAn ibilitako Boris Diaw, Gheorghe Muresan, Johan Petro, Mickaël Piétrus edo Antoine Rigaudeau jokalariak izan dira. Hala ere, 1989tik aurrera, pabilioia Pauen du.

Orthezetar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orthezek hurrengo udalerri senideak ditu[4] :

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ortheze Aldatu lotura Wikidatan