Ortodoxia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ortodoxia gizarte edo talde batean dotrina, ideologia edo iritzi zuzen eta nagusiari deritzo, heterodoxia osatzen duten iritzi eta jokabideak ez bezala.

Terminoaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusebio Zesarekoaren Historia Ecclesiastica, 330. urteko Elizaren Historia, non lehen aldiz definitu ziren orto-doxia, iritzi zuzena, eta hetero-doxiak, beste iritziak.

Kristautasunaren lehen mendeetan, doktrina eta fede dogmak guztiz zehaztugabe zeuden garaietan, hainbat korronte eta pentsalari kristauen kezka izan zen kristautasunaren era zuzen bat finkatzea. Pentsalari horietaklo batek, Eusebio Zesareakoak, defenditu zuen Jesusen beraren pentsakera eta adibide zehatza zela orto-doxia, iritzi zuzena grezieraz, eta iritzi horrek hasieratik, mende horietan (aipua 330. urteko Eusebioren Elizaren Historikoa da) gaiztoen eraso eta manipulazioak jasan dituela, Deabruak inspiratutako "hetero-doxiak", beste iritziak literalki.[1]

Ikuspegi kristau horretan, ortodoxia lehenago dator, lehen bide zuzena baita, eta heterodoxiak ondorengo eraldaketak dira; baina, egiazki, kristautasunaren hastapenetan ikuspegi heterodoxotzat joak gero zuzentzat emandako baino lehenago hedatu ziren Paestinan, Sirian, Asia Minorrean, Erroman edo Egipto. Dibertsitate teologiko horretan, azkenean garaile edo nagusi suertatu zen korronteak historiaren berridazketa egin ahal izan zuen, atzera begiratuz korronte batzuk heterodoxotzat izendatuz. Izatez ortodoxia eta heterodoxia bi alorretan sailkatzeko prozesua geldoa eta zalantzazkoa izan zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Piñero, 2007. 8. atala
  2. Piñero (2007). 2. atala

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Piñero Sáenz, Antonio (2007), Los Cristianismos Derrotados. ISBN 13 9788441420052.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]