Ortografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:52, 15 apirila 2015

Ortografia (grekotik, ortho: zuzena; grafia: idazketa) hizkuntza baten idazteko ikur sorta da, baita hauek nola erabili eta idazketa zuzena burutzeko arauak definitzen dituen jakintza alorra ere. Euskal alfabetoak, esate baterako, hogeita zazpi letrak osatzen dute, eta euskararen ortografia letra horiek erabiliz zuzen idazteko arauek osatzen dute.

Euskararen ortografia

Gaur egungo euskara estandarrean edo euskara batuan erabiltzen diren ortografia arauen abiapuntu nagusitzat, Mitxelenak 1968. urtean idatzitako txostena (Euskaltzaindiaren 0. arauan jasoa) aipatu ohi da. Urte hartan bertan, Euskaltzaindiak bere 50. urteurrenean Arantzazuko Batzarra egin zuen. Batzar hartan, euskaltzainek euskara batzeko lehen arau-multzoa finkatu zuten, hizkuntza idatzian erabili beharreko ortografiaren, morfologiaren, deklinabidearen eta neologismoen gainean, eta Arantzazuko txostena izenarekin argitaratu zen. Halaxe, Koldo Mitxelenak aurkeztutako proiektua eraman zen aurrera.

Batzar hark polemika handia eragin zuen zenbait sektoretan, ea euskaraz <h> letra idatzi behar ote zen.[1] Baina baziren erabakitzeko eta adosteko hainbat arazo. Zein grafia erabili soinu afrikatuekin (mendebaldean eche, ekialdean etche, zenbait egilek etxe...). Sabaikariak nola idatzi, nola idatzi beste hizkuntzetatik mailegatutako hitzak...

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Erreferentziak


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.