Ortozentro
Wikipedia(e)tik
Ortozentroa (grezierazko ορθόκεντρο hitzetik) hiruki baten hiru garaierek elkar ebakitzen duten puntua da.
Orto aurrizkiak zuzen esan nahi du grezieraz, eta oinarriak eta garaierak osatzen duten angeluari egiten dio erreferentzia.
Triangelu zorrotzaren kasuan, ortozentroa barnean dago; triangelua zuzena bada, angelu zuzenaren erpinean bertan dago; eta kamutsa bada, kanpoan dago.
ABC triangelua zeiharra bada —hau da, ez badu angelu zuzenik—, garaieren eta aldeen ebaki-puntuek abc beste hiruki bat osatzen dute, hiruki ortikoa edo garaieren hirukia deiturikoa. Bada, ortozentroak beste propietate bat du: irudian ikus daitekeenez, hiruki ortikoaren intzentroa da.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W., "Altitude" MathWorld-en.
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W., "Orthocenter" MathWorld-en.