Ortuella

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ortuella

BizkaiaBizkaia
Ortuella
Ortuella udalerria Serantes menditik ikusita.
Ortuellako armarria
Izen ofiziala Ortuella
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Meatzaldea, Bilbo Handia
Alkatea Oskar Martínez Zamora (EAJ)
Herritarra ortuellar
Koordenatuak 43°18′40″N 3°3′21″W / 43.31111, -3.05583 (Ortuella)Erioll world.svg Koordenatuak: 43°18′40″N 3°3′21″W / 43.31111, -3.05583 (Ortuella)

Bizkaia municipalities Ortuella.PNG

Eremua 7,7 km2
Garaiera 70 m.
Distantzia 14 km Bilbora
Euskaldunak  %14,27 (2001)
Postakodea 48530
Biztanleria 8.612 bizt (2006)
Dentsitatea 1.110,90 bizt/km²
Sorrera 1901
www.ortuella.biz

Ortuella Bizkaiko udalerria da, Meatzaldea izeneko eskualdean dagoena, Bilboaldearen barruan. 8.554 biztanle zituen 2005ean.

Eduki-taula

[aldatu] Ingurune naturala

Ortuella Abanto-Zierbenako udalerriarekin egiten du muga ipar-mendebaldean, Santurtzirekin iparraldean, Portugaleterekin ipar-ekialdean, Trapagaranekin ekialdean, eta Galdamesekin hegoaldean. Udalerria, Trapagako haranaren iparraldean kokatzen da Meatzaldeko eskualdean.

Serantes mendiaren magalean kokaturik, udalerria mendi honen lehen maldetan ezartzen da. Ortuellako erliebea orokorrean malkartsua da, herriaren erdigunea muino batean ezartzen da, udalerriaren ipar-ekialdean. Mendebaldean, gune industrialak eta trenbidea.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Espainiako gobernuaren Estatistika Institutuaren arabera, Ortuella udalerriak honako biztanledun gunea ditu[1]:

Hauetatik batzuk auzo historikoak dira, tartean Urioste edo Nocedal, Ortuella sortu baino lehen biztanledun gune propioak zirela. Cadegal eta orconera meatzaritzaren hasierarekin batera sortu ziren. Triano auzoa, berez, Abanto-Zierbenan dago, baina auzoko etxe batzuk Ortuellan daudenez zerrendan kokatzen da.

Ortuella biztanledun gunea, lehendabizikoz XVIII. mendeko bukaeran aipatzen da eta bertan badaude zenbait auzo ere. Nagusienak Ralera, trenbideak banatuta, Otxartaga, Gorbea (hasieran Felix Basozabal), Mendi-Alde eta Ganguren dira.

[aldatu] Historia

Ortuellaren historia Enkarterriko historiarekin lotura handia izan du. Betidanik, Somorrostro Haranaren errepublika barruan egon da, zehatzago bertoko Hiru Kontzejuetan, Sestao eta Trapagaranekin batera. Hala ere, kontzejuaren izena ez zen Ortuella izan Santurtzi baizik eta izen bera mantendu zuen kontzejua udalerri bihurtu zenean.

Udalerriaren izen ofiziala 1901ra arte "Santurce-Ortuella" izan zen. Urte hartan Santurtziko udalerria Ortuellatik banandu zen. Banaketa gertatu zenean Ortuellak Santurtzik baino 3 bider biztanle gehiago zituen arren, Santurtzik gaur egun 45.000 biztanle inguru dauzka, Ortuellak baino ia lau bider gehiago.

1980ko hamarkadan, ofizialki "Santurtzi" hitza izenatik kentzen da "Ortuella" soilik izateko, bertokoek erabiltzen duten toponimoa erabil dezala. Ebazpena Eusko Jaurlaritzak 1981eko martxoaren 27an egin eta maiatzaren 29 argitaratu zen.

Herriaren historiako gertakaririk latzenetako bat, 1980ko urriaren 23an gertatu zen. Orduan, gas leherketa batek Marcelino Ugalde ikastetxean 52 hildako eragin zituen: 49 haur, 2 irakasle eta sukaldari bat.

[aldatu] Politika

Trantsizioa hasi zenetik udal gobernua PSE-EEk izan zuen. Baina 1999ko hauteskundeetan PSEk gehiengo absolutua galdu zuen eta EA haiekin batu zen gobernua osatzeko. Egoera politiko latza sortu zen, baina EAk PSErekin gobernatzen jarraitu zuen.

2003ko hauteskundeetan horrela geratu zen udala:

  • PSE: 5
  • EAJ: 4
  • EA: 3
  • EB: 1

Ezker abertzalearen hautagaitzak ezin izan zuen aurkeztu legez kanporatzearen ondorioz.

Gauzak horrela, EAJk eta EAk gobernu berri bat eratu zuten.

Azkenengo hauteskundetan (2007) horrela geratu da udala:

  • EAJ: 6 zinegotzi
  • PSE-EE: 5 zinegotzi
  • EA: 2 zinegotzi

Horrela, EAJ eta EA arteko gobernua berriztatu zen. EBk, berriz, bere zinegotzia galdu zuen 36 botoengatik, eta orduan ere ezker abertzaleak ezin izan zuen aurkeztu, bi hautes zerrenda debekatu ostean.

Baina 2008ko urrian, EAko zinegotzi batek bere taldea utzi zuen, mistora pasatuz. Gaur egungo udalbatzak, hortaz, ondoko banaketa du:

  • EAJ: 6
  • PSE-EE: 5
  • EA: 1
  • Mistoa: 1

Alkatea Oskar Martinez (EAJ) da eta lehengo alkateordea Karlos Lasa (EAJ) da.

[aldatu] Ortuellar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ortuella

[aldatu] Erreferentziak