Orvieto
|
Orvieto |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Orvieto | ||
| Estatua | |||
| Probintzia | Terni | ||
| Eskualdea | Umbria | ||
| Alkatea | Toni Còncina | ||
| Herritarra | Orvietotar | ||
| Koordenatuak | 42°43′N 12°06′E / 42.717°N 12.1°EKoordenatuak: 42°43′N 12°06′E / 42.717°N 12.1°E | ||
| Eremua | 281 km2 | ||
| Garaiera | 325 m | ||
| Posta kodea | 05018 |
||
| Biztanleria | 21.111 bizt. (2011) | ||
| Dentsitatea | 75,13 bizt./km² | ||
| http://www.comune.orvieto.tr.it/ | |||
Orvieto Italia erdialdeko hiria da, Umbriako lurraldean dagoena.
Eduki-taula |
Ekonomia [aldatu]
Nekazaritza eta ardogintza dira ekonomia-jarduera nagusiak; oso aintzat hartua da han egiten den ardoa.
Historia [aldatu]
Etruriarren Urbus Vetus hiria izan zen antzina, eta erromatarrena geroago. Godoen, bizantziarren eta lonbardiarren mendean egon zen. Erdi Aroan borroka handiak izan ziren Inperioaren eta aita santuaren artean; XX. mendea arte aitasantutzaren mendeko lurraldea izan zen.
Orvietok lur azpian mila putzu, galeria eta haitzulo artifizial baino gehiago ditu, maila desberdinetan; horietako batzuk berrituak izan dira eta turistentzat ikusgai daude. Batzuek jatorri etruriarra dute.
Ondarea [aldatu]
Aipagarriak dira, besteak beste, etruriarrek eraikitako hiriaren aztarnak (nekropolia, batez ere), XIII. mendeko katedrala eta hango freskoak eta mosaikoak eta aita santuen museoa.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Italieraz) Orvietoko udalaren web-orria
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.