Orxeko zingira

Koordenatuak: 43°36′N 1°24′W / 43.6°N 1.4°W / 43.6; -1.4
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orxeko zingira
Marais d'Orx (Frantsesez)
Motazingira
Geografia
Map
Koordenatuak43°36′N 1°24′W / 43.6°N 1.4°W / 43.6; -1.4
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Landak

Orxeko zingira (frantsesez Marais d'Orx) Frantziako Akitania Berria eskualdeko Landak departamenduaren hegoaldean dagoen zingira, hezegune edo padura bat da, Okzitanian, eta Baionako iparraldean dagoenez, Euskal Herritik oso gertu. Labenne, Orx eta Saint-André-de-Seignanx udalerrien artean kokatzen da.

Ustez, antzinako Atturri ibaiaren ibilbidearen aztarna da, gaur egun Bokalen gizonek eraikitako kanal artifizial baten bidez itsasoratzen den arren, antzina iparralderago itsasoratzen baitzen.

1989. urteaz geroztik Conservatoire du littoral erakundearen jabetzakoa da eta 1995an natura babesgunea izendatua izan zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]