Osagai aktibo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Osagai aktiboa ("Active Ingredient" ingelesez), botika baten farmazeutikoki aktiboa den substantzia da. Botika bat, gutxienez, bi zatik osatzen dute: Osagai aktiboa eta eszipientea. Lehen zatia, osagai aktiboa, ohi, oso kopuru txikitan agertzen da, miligramoetan, eta, behin gorputzeko zelulekin kontaktuan sartzen denean, eragin bat du, beti onerako izatea espero dena, sarri kaltegarria ere izaten den arren. Bigarren zatia, eszipientea, alegia, orokorrean kopuru handiagoan agertzen den substantzia da, gramoetan, ez da aktiboa eta, egia esan, gorputzari ez dio inolako kalterik egiten, eta osagai aktiboaren garraiobide bezala erabiltzen da.

Osagai aktibo baten aktibotasuna, motaren arabera aldatzen da, baina beti dago hartutako kopuruarekin lotua. Adibidez, minbiziaren aurkako botikak, Osagai Aktibo Oso Potenteak bezala ezagutzen dira (High Potent activ ingredientes), eta oso kontzentrazio txikitan erabiltzen dira, bakoitza, minbizi mota berezi bat sendatzeko, albo ondorio asko izaten dituzte eta gaindosiak eragin kaltegarria izan dezake zelula osasuntsuetan, hau da Oxaliplatino, Letrozol, Cisplatino, Anaztrazole eta beste hainbat botiken kasua.

Botiken merkatal izenak, herrialde askotan aldatzen dira, osagai aktibo berbera izan arren, horregatik, osagai aktiboaren izenarekin batera, botikaren merkatal izena erabiltzen ohi da.


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.