Oscar Bonavena
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Oscar Natalio Bonavena | |
| Ezizena | 'Oscar Ringo Bonavena' | |
| Jaio | 1942ko irailaren 25ean | |
(Argentina) |
||
| Hil | 1976ko maiatzaren 22an | |
(Ameriketako Estatu Batuak) |
||
Oscar Natalio Ringo Bonavena (Buenos Aires (Argentina), 1942ko irailaren 25ean - Reno (Ameriketako Estatu Batuak), 1976ko maiatzaren 22an) pisu astunetako argentinar boxeolaria izan zen.
Bi aldiz borrokatu zen Joe Frazierren aurka eta behin, 1970ko abenduaren 7an, Muhammad Aliren aurka. Borroka honetan Muhammad eraistea lortu bazuen ere, 15. round-ean galdu egin zuen. 1976ko maiatzaren 22an Mustang Ranch putetxeko gizazain Ross Brymerrek Bonavena hil zuen. Ezusteko heriotz honek Argentina hunkitu zuen: 150.000 lagun igaro ziren Luna Park Stadiumen jarritako hil kaperatik. Bonavena Buenos Aireseko La Chacarita hilerrian lurperatu zuten.
Boxeolari profesional gisa Ringo Bonavenak 58 borroka irabazi zituen, 9 galdu eta bat berdindu. Club Atlético Huracán zelaiko harmaila batek eta Buenos Aireseko kale batek bere izena daramate.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Revista El Gráfico
- (Ingelesez) Ringo Bonavena eta Muhammad Aliren arteko borroka
- (Ingelesez) Oscar Bonavenaren fitxa Boxrec-en