Oscar Salvoch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oscar Salvoch
Bizitza
JaiotzaBurlata, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, musikagilea eta idazlea

Oscar Salvoch Muñoz (Burlata, Nafarroa Garaia, 1969) musikaria, musikagilea eta idazlea da.

Julian Gaiarre[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscarren amaren aldeko familia Bidankozekoa izanik txikitatik jaso zuen Julian Gaiarre erronkariar tenorraren berri. Bere herenaitona, adibidez, tenorraren ehorzketan egon zen.

Salvochek, bere haurtzaroko zein gaztaroko datu asko zituela, liburu bat argitaratu zuen 1999an tenorra ardatz nagusia izanik: Julián Gayarre. Como el de casa ninguno Gayarre Fundazioaren laguntzarekin.

Liburu honen ondoren zuzenketa batzuk egitea pentsatu zuen, izan ere, erronkariar tenorraren gaineko ageri ziren datu asko gaizki zeuden: egiatzat hartutako esaldiak, pasarte batzuk... Horrela, ikerketa zabal bat egiten hasi zen eta urteak eman zituen liburuaren zuzenketa egiteko. Urteek aurrera egin ahala, datu, bitxikeria, istorio eta abar luze batekin aurkitu zen. Azkenean, liburuxka baten zuzenketatik ia mila orrialdeko lan batera pasatu zen Julian Gaiarreren gaineko aditu peto-peto batean bilakatuz. Idazlearen hitzetan, "Gaiarreri buruzko biografia osoena, fidagarriena eta egiatiena da nik idatzi berri dudana eta hau ez da harrokeria, urte askoko datu biltzearen ondorioa baizik". Eta ailegatu zen eguna: 2015ean Oscarrek Julián Gayarre. La voz del paraíso argitaratu zuen Ediciones Eunate argitaletxearen laguntzarekin.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitza musikaren inguruan mugitu da [1] eta paper desberdin asko jorratu ditu: musikari, abeslari, ekoizle, musikagile, zuzendari, moldatzaile, ... estilo aunitzetan murgilduz, esate baterako opera, rocka, musika sinfonikoa, musika taldeak, txarangak, etnikoa, elektronikoa, etab. disko askoren grabaketetan parte hartuz.

Adibide txiki batzuk: Burlatako Karrikagoiti lagunartearen ereserkia eta Arga Beisbol taldearen ereserkia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [1] Julián Gayarre. La voz del paraíso liburuaren aurkezpena

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Radio Euskadin egindako elkarrizketa 2015eko urtarrilean: 1
  • Radio La Voz de Navarran egindako elkarrizketa 2015eko maiatzean: 2