Osceola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Osceola

Osceola (Georgia, 1804 - Charleston, Hego Carolina, 1838) Estatu Batuetako indiar gidaria izan zen. 1832an seminola indiar buruzagi batzuek eta Estatu Batuetako gobernuak indiarrak Floridatik joatea hitzartu zuten, baina Osceolak, Georgiatik Floridara joanik, hitzarmen hura onartzen ez zuten indiar gazte batzuen gidatzaile bihurtu, eta haiekin batera, aurre egin zion Estatu Batuetako gudarosteari. 1837an, indiar buruzagi batzuekin batera, bakez joan zen Jesup T. S. jeneralarekin hitz egitera, baina honek atxilo hartu eta Charlestoneko «Moultrie Fort» gotorlekuan sartu zuen preso. Hantxe hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]