Osetiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:11, 21 apirila 2015
Osetiarrak
(Ирæттæ)

Biztanleak guztira
720.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Errusia: 528,515
 Georgia: 38,028
 Siria: 59,200
 Turkia: 36,900
 Uzbekistan: 8,170
 Tajikistan: 5,300
 Ukraina: 4,830
 Azerbaijan: 2,340
 Turkmenistan: 2,170
 Kazakhstan: 2,090
 Kirgizistan: 937
 Bielorrusia: 784
 Armenia: 392
 Moldavia: 353
 Letonia: 256
 Estonia: 116
Hizkuntza
Osetiera, errusiera, georgiera
Erlijioa
Eliza Ortodoxoa batez ere, gutxiengo musulmana.
Zerikusia duten beste giza taldeak
Eszita, sarmaziar, alano eta ekialdeko iraniar

Osetiarrak (osetieraz: ирæттæ, irættæ) batez ere Errusiako Ipar Osetia-Alaniako Errepublikan eta Georgiako Hego Osetian bizi den etnia-taldea da. Osetiarrak alanoen ondorengoak dira.

Biztanleak

Osetiarren multzoa batez ere herrialde hauetan banatuta dago:

Erlijioz, gehienak kristau ortodoxoak dira.

Hizkuntza

Osetiera indoeuropar hizkuntzen taldekoa da, iraniar hizkuntzen adarrekoa. Iraniar hizkuntzei dagokienez, osetiera ipar-ekialdean egiten den hizkuntza da. Nolanahi dela ere, iraniar hizkuntzetatik bizirik dauden bi hizkuntzetako bat da osetiera, Tajikistango Errepublikan egiten den yaghnobi hizkuntzarekin batera.

Osetierak dialekto nagusi bi ditu: ironioa, nagusiki iparraldean egiten dena, eta digorioa, batez ere hegoaldean egiten dena. Era berean, azpidialektoak ere baditu, hala nola tualioa, algarioa eta kasanioa. Edozein modutan ere, iparraldeko ironio dialektoa da gehien erabiltzen dena.

Edozein modutan ere, osetiarrek osetieraz gain, errusiera eta georgiera ere egiten dute.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osetiar Aldatu lotura Wikidatan