Osireion

Koordenatuak: 26°11′03″N 31°55′07″E / 26.18414°N 31.9185°E / 26.18414; 31.9185
Wikipedia, Entziklopedia askea
Osireion
Abidos
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Sohag Governorate
Koordenatuak26°11′03″N 31°55′07″E / 26.18414°N 31.9185°E / 26.18414; 31.9185
Map

Osireion Seti I.a egiptoar faraoiak Abidosen eraikitzea agindu zuen zenotafioaren izena da. Faraoiaren tenpluaren luzetarako ardatzaren luzapenean dago, eta kareharri, hareharri gorrixka eta erdiko kameran granitoarekin egin zen.

Bere egiturak honako hauek ditu: gangatutako korridore bat, Seti I.aren tenplutik abiatuta, aurreganberara iristen dena, pasabide labur bat, erdialdeko kamera handiarekin lotuta dagoena, 17 horma-hilobik inguratuta, eta azken kamera bat, aurreganberarekiko paralelo dagoena.

Sarreren apaindura, harresietan zein sabaian ikus daitekeena, Merenptah, Ramses II.a faraoiaren semeari dagozkio, Ateen Liburuko eszenak nabarmentzen direlarik, XIX. dinastiako errege hilobietako testu erlijioso tipiko bat.

Gaur egun, gainegiturarik gabeko eraikina da, baina litekeena da bere garaian, bertan sahatsak eta Osiris jainkoarekin zerikusia zuten beste landare ikur batzuk landatu ziren tumulu batez eratuta egotea.

Osireionak, bere barne antolakuntzarekin, sorrera egiptoar mitologiaren arabera irudikatzea nahi zuela uste da, jatorrizko uretatik irten zen jatorrizko muinoa irudikatuz.

Eraikuntza mota, bere elementuek eta erabilitako materialek (granitoa), badute antzekotasuna Gizako Kefrenen piramidearen haraneko tenpluarekin, eta, hori dela eta, aditu batzuek, kopia bat izan daitekeela iradoki dute, edo berrerabilitako lehenagoko eraikin bat.

Gaur egun ez dago barnera sartzerik, lurpeko ur geruzaren maila freatikoaren igoerak eragindako uholdeagatik, maila hau, gutxi gora-behera, metro betekoa delarik.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amélineau, E. C. Le Tombeau d´Osiris. Paris, 1899.
  • Frankfort, H., De Buck, A. & Gunn, B. The Cenotaph of Seti I at Abydos, 2 vol. Memoir of the Egypt Exploration Society, Egypt Exploration Society. Londres, 1933.
  • Murray, Margaret A. The Osireion at Abydos, British School of Egyptan Archeology n°1, Londres, 1904.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]