Ositxeka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ositxeka
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Asteridae
Ordena: Apiales
Familia: Apiaceae
Generoa: Sanicula
Espeziea: Sanicula europaea
L.

Ositxeka (Sanicula europaea) Apiaceae familiako landare-espeziea da. Ginbaildunen edo apiazeoen familiako landare belarkara hau 25-45 cm luzea da, oso sustrai laburrak eta zurtoin luze zuzena dituena. Zurtoin bakarra eta oso hosto gutxikoa izaten du. Baditu, ordea, zainetik zuzenean ateratzen diren beste hainbat hosto ere, txorten-luzeak eta ondo bereizitako 3-5 gingil dituztenak. Lorea, ginbail itxuran eratua, kolorez zuria eta bost hostokoa izaten du. Balearretan, Kretan, eta Islandian izan ezik Europa guztian hazten da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ositxeka Aldatu lotura Wikidatan


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.