Oskar Minkowski
Wikipedia(e)tik
Oskar Minkowski (Aleksotas, Errusia —egungo Kaunas, Lituania, 1858 - 1931) alemaniar fisiologo eta patologoa izan zen, Hermann Minkowskiren anaia. Medikuntza-irakasle izan zen Estrasburgoko Unibertsitatean (1882-1904), Kolonian (1904-1905), Greifswalden (1905-1909) eta Breslaun (1909-1926). Diabetesaren oinarri biokimikoa aztertu zuen, eta pankrea-gairik ezaren ondorio zela frogatu zuen (1884-1889). Halaber, behazun-pigmentuak eta azido urikoa gibelean sortzen zirela frogatu zuen (1884).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.