Osman III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Osman III.a sultana

Osman III.a (1699-1757) Otomandar Inperioko sultana izan zen 1754tik 1757ra arte.

Mahmud I.aren anaia gazteena eta Mustafa II.aren semea, Edirne jauregian jaio zen.

Haren agintaldi laburrak alderdi negatibo bat zuen: musulman ez zirenen kontrako intolerantzia geroz eta handiagoa (kristauei eta juduei arropa bereizgarria eta intsigniak eramateko eskatu zitzaien). Istanbulen parte bat erre zuen sutea ere ezagutu zuen.

Osmanek bizitzaren parterik handiena jauregian preso eman zuen, eta sultan egin zutenerako bazituen bere portaeran halako berezitasun batzuk.

Bere aurreko sultanek ez bezala, musika gorroto zuen, eta jauregitik musikari guztiak bota zituen. Kafes delakoetan bizita, haremean zegoen jauregiko presondegian alegia, emakumeekiko ezinikusia bereganatu zuen.

Topkapi jauregian, Konstantinoplan, hil zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osman III.a Aldatu lotura Wikidatan