Osmometro

Wikipedia, Entziklopedia askea

Osmometroa presio osmotikoa neurtzeko tresna da.

Osmometrorik xinpleenak (Henri Dutrochet-ek asmatua 1828an) zati hauek ditu: 1) kanpai txiki batez bukatzen den hodi bertikal bat; kanpaiaren mutur zabala mintz erdiiragazkor batez estaltzen da, eta kanpai horren barruan presio osmotikoa neurtu nahi zaion disoluzioa jartzen da; 2) disolbatzailea duen ontzia. Bere barnean disoluzioa duen kanpaia disolbatzailearen ontzian sartzen bada hodi bertikala gora begira dagoela —mintz erdiiragazkorrak alde batean disoluzioa eta beste aldean disolbatzailea dituela— , ikusten da kanpai barneko likidoa pixkanaka-pixkanaka hodi bertikalean gora igotzen dela eta garaiera jakin batean gelditu egiten dela. Disolbatzailearen gainazalarekin lortutako garaiera da disoluzioaren presio osmotikoa. Presio horrek, edo manometroaren irakurketak ematen dute disoluzioaren presio osmotikoaren balioa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]