Osorkor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Akheperra Setepenra Usirken, Osorkon Zaharra edo Osokor ere deitua grezieraz, Egiptoko XXI. dinastiako bosgarren faraoia izan zen, K. a. 984 eta K. a. 978 bitartean gobernatu zuena, Egiptoko hirugarren tarteko aroa deritzon garaian.

Osokor bezala ezagutua Manetonen Aegyptiaca lanean Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan, sei urteko erregealdia ematen diolarik.

Egiptoko libiar jatorroko lehen faraoia da. Osokorren erregealdia, esanguratsua da, Egiptoko XXII. dinastiaren iritsiera aurreratzen baitu. Osokor, libiarra ere deitua zen Egiptoko XXII. dinastiaren sortzailea izan zen Sheshonq I.aren osaba zen. Bere oinordekoa, Siamon izan zen, jaiotzez egiptoarra zena.

Testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere existentzia, aditu gehienek zalantzan jarri zuten, Eric Youngek, 1963an, Nespaneferhor izeneko apaiz baten aipamena, 20 I Shemu 2. urtean, Akheperra Setepenra izeneko errege batena (3b txatalean, Karnakeko apaizen zerrendako 1-3 lerroetan), Nespaneferhorren seme zen Hori baino belaunaldi bat lehenago gertatu zela ezarri zuen arte, Siamonen 17. urtean, hau ere, zerrenda beretan erregistratzen delarik.

Eric Youngek, Akheperra Setepenra izeneko errege hau, Osorkon ezezaguna zela ebatzi zuen. Hipotesi hau, ez zuten egiptologo guztiek onartu garai hartan. Baina, Jean Yoyottek (1976-1977), Osorkon izeneko errege libiar bat, Sheshonq I.a eta Mehtenueshkhet damaren semea zela ikusi zuen, azken hau, dokumentu genealogiko batean, Erregearen Ama titulua jasotzen duena.

Osorkon izeneko beste errege bakar batek ere ez zuenez Mehtenueshkhet izeneko amarik izan, Akheperra Setepenra, benetan, Manetonen Osorkon zela ezarri zen. Mehtenueshkhet, Nimlot I.aren ama ere bazen, hau, Mashauashen buruzagi handia zelarik (Egipton finkatu ziren mendebaldeko basamortuko nomadak), eta, hala, Sheshonq I.aren amona.


Aurrekoa
Amenemope
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXI. dinastia
Ondorengoa
Siamon