Osorno sumendia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Osorno
Volcano Osorno and Petrohué waterfalls.JPGMendia eta Petrohué ur-jauziak
Garaiera 2652 m
Kokapena TxileTxile
Koordenatuak 41°06′00″S 72°29′35″W / 41.10000°S 72.49306°W / -41.10000; -72.49306Koordenatuak: 41°06′00″S 72°29′35″W / 41.10000°S 72.49306°W / -41.10000; -72.49306
Osorno sumendia non dagoen adierazten duen Txile-ko/-go/-eko mapa
Osorno sumendia
Mendilerroa Andeak
Lehen igoera 1848 (Jean Renous)
Ohiko bidea Mendebaldeko bidea.

Osorno sumendia Andeetan, Txileko Llanquihue aintziraren ertzean dagoen estratosumendi bat da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumendi honek, bere jatorrizko huilitxe izena Peripillán delarik, bere egungo izena espainiar sortzaileentzat handik nahiko gertu dagoen Osorno herritik ikusgai izateagatik jasotzen du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2652 metroko altuera du, eta bere kono forma txundigarria maiestatez altxatzen da Frutillar hiriaren kontrako aldean, honengandik soilik Llanquihue aintziraren ur gardenek banatzen dutelarik. Bere inaktibotasuna jada 125 urte baino gehiagoz luzatzen da. Bere magaletan neguan eskia eta beste neguko kirol batzuk praktikatzea ahalbidetze duten babeslekuak daude. Udan, elurraren urketarekin, eskurtsionismoa kirol arriskutsu bihurtzen duten sumendi pitzadurak beragertzen dira, diziplina hau praktikatzeko kontuan hartu beharreko baldintza guztiak kontuan hartzen ez badira.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puerto Varasetik ia 60 kilometro iparekialdera dago. Bere altuera handiaren ondorioz Osorno probintzia guztitik ikusi ahal izatea ahalbidetzen du, baita Chiloeko Uharte Handiko tokiren batzuetatik ere, honekin, eskualdeko paisaiaren postal txundigarri eta tipiko bihurtuz. Bere ohiko berde ilun-beltzaxka kolorearekin eta elur iraunkorrez apaindua, bere presentziak urtean zehar bisitatzen duten milaka bisitariak erakartzen ditu. Bere tontorra ikusteak hipnotizatu egiten du, eta harantz doaz sumendia igotzen saiatzen diren eskurtsioak.

Bertara Puerto Koklerretik, Ensenadatik eta Petrohuetik iris daiteke. Igoerek, orokorrean, 6 ordu irauten dute, eta gehienetan tokiko gidari bat duten taldeak osatzen dira igoera hasteko. Beti arropa termikoak, eguzkitako betaurrekoak, krema babesleak, ura, eta, jakina, oinetako erosoak eraman behar dira igotzeko, tabanoentzako uxagarriez gain.

Erupzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Darwin, Ancudetik, sumendi honen erupzio baten lekuko izan zen 1835ean, erregistratu, idatzi eta geografikoko elkarrengandik urrun dauden sumendien aldi bereko aktibitatean harremanen baten existentzia zegoela suposarazi zuena. Horretarako oinarri bezala erabilitako datuak, neurri batean okerrak ziren arren, sumendia ez den Aconcaguan erupzio bat eman baitzioten.

« Oso harrituta geratu naiz, beranduago, Aconcagua, Argentinan, 480 milia iparralderago, gau berean erupzioa egiten hasi zela jakitean, eta are gehiago harritu nintzen Aconcaguatik 2700 milia iparralderago dagoen Coseguina sumendiaren erupzio handia, 1000 miliako erradio batean sentitu zen lurrikara batekin jarraitua, sei ordu beranduago hasi zela jakin nuenean. Zaila da kointzidentzia hori halabeharrezkoa den ala horretan, lurrazpiko komunikazioren bat ote dagoen suposatzea ere.  »

Erregistratutako bere azken erupzioa 1869an izan zen. CERESISeko (Hegoamerikarako Sismologia Gune Erregionala) sumendi katalogoko 48 zenbakia darama.

Sumendiarekin lotutako elezaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maputxe mitologia Peripillán izeneko antzinako Pillán boteretsu bat (izpiritu gaizto handi bat izateagatik erbesteratua eta lurrera bidalia izan zena sumendi hau sortuz) Osorno sumendian bizi eta preso dago.

Sumendi honen haserrea Licarayéngo elezaharrean ere adierazten da, Llanquihue aintzira nola sortu zen kontatzen duena.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osorno sumendia Aldatu lotura Wikidatan