Ospitalepea
|
Ospitalepea |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | L'Hôpital-Saint-Blaise |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Oloroe-Donamaria Maule-Lextarre |
| Alkatea | Dominique Uthurralt (2008-2014) |
| Herritarra | Ospitaletar |
| Koordenatuak | 43°15′9″N 0°46′3″W / 43.2525°N 0.7675°WKoordenatuak: 43°15′9″N 0°46′3″W / 43.2525°N 0.7675°W |
| Eremua | 2,11 km2 |
| Garaiera | 147 - 254 m |
| Distantzia | 13 km Maule-Lextarrera |
| Posta kodea | 64130 |
| INSEE kodea | 64264 |
| Biztanleria | 73 bizt. |
| Dentsitatea | 34,6 bizt./km² |
| Sorrera | XII. mendea |
| http://mairie.pagespro-orange.fr/hopital-saint-blaise/accueilfr.htm | |
Ospitalepea Zuberoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Pettarra eskualdean kokatua, Bearnorekiko mugan.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Ingurune naturala [aldatu]
Oloroeko uhaitzera isurtzen den erreka igarotzen da udalerritik. Haranbeltzeko basoaren zati bat ere udalerriko lurretan dago.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Mitikile-Larrori-Mendibile eta Sohüta, mendebaldean
- Barkoxe, hegoaldean
Udalerria Bearnorekin mugakide da ekialde eta iparraldean.
Etimologia [aldatu]
Erdi Aroan, bazen han bidaiarientzako ostatu bat, ugari baitziren Donejakue bidea egiten zuten erromesak. Garai hartan ostatuei ospitale zeritzen, eta hortik datorkio herriari izena.
Auzoak [aldatu]
- Puyade
- Arlaze
- Bidarte
- Ospitalepea (herri-burua)
Demografia [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2004ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
Politika [aldatu]
Alkateak [aldatu]
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Dominique Uthurralt | 1983-1989 | |
| Dominique Uthurralt | 1989-1995 | |
| Dominique Uthurralt | 1995-2001 | |
| Dominique Uthurralt | 2001-2008 | |
| Dominique Uthurralt | 2008-2014 |
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Ospitalepea ezaguna da bertan dagoen eliza erromanikoa dela-eta, XII. mendekoa, Donejakue Bidean kokatua.
Berau, Donejakue Bidean zihoazen erromesentzat eraikitako ospitale baten zatia zen, baita gaur egun zutik dirauen bakarra. Somporteko abadetxeak eraikiarazi zuen XII. mendean errukietxe hau. 1888. urtetik aurrera monumentu historiko izendaturik dago, eta gainera, UNESCOk hala erabakita, Gizateriaren ondare ere bada. Asko dira egunero bertara hurbiltzen diren bisitariak: turistak, erromesak, arte edota arkitektura zaleak...
Oso ondo kontserbaturik dagoen eliza da, arkitektura oso berezia duelarik; erromaniko nafarraren eta arkitektura bizantziarraren arteko nahasketa da. Gurutze grekoaren forma du, zeinaren erdian kanpandorre oktogonal batek kupula estaltzen duen, eragin mozarabiarra erakutsiz.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Elizari buruzkoa
- (Gaztelaniaz) Ospitalepea, Auñamendi entziklopedian
- (Frantsesez) Udalaren webgunea
