Ospitalepeko eliza
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Ikuspegi orokorra |
||||
| Herria | Ospitalepea |
|||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 43°15′5″N 0°46′10″W / 43.25139°N 0.76944°WKoordenatuak: 43°15′5″N 0°46′10″W / 43.25139°N 0.76944°W | |||
| Garaia | XII. mendea | |||
Ospitalepeko eliza Zuberoako herri horretan dagoen eliza da[1].
XII. mendean eraikia, 1888ko martxoaren 3an Frantziako monumentu historiko[2] eta 1998an, UNESCOk hala erabakita, Gizateriaren ondare ere bada[3].
Berau, Donejakue Bidean zihoazen erromesentzat eraikitako ospitale baten zatia zen, baita gaur egun zutik dirauen bakarra[4]. Somporteko abadetxeak eraikiarazi zuen XII. mendean erruki-etxe hau. Zaharberritze lanak egitean jatorrizko zureria topatu dute.
Oso ondo kontserbaturik dagoen eliza da, arkitektura oso berezia duelarik; erromaniko nafarraren eta arkitektura bizantziarraren arteko nahasketa da. Greziar gurutzearen forma du, zeinaren erdian kanpandorre oktogonal batek kupula estaltzen duen, eragin mozarabiarra erakutsiz.
Erreferentziak [aldatu]
| Zuberoako monumentu historikoak | ||
|---|---|---|
|
Elizabea jauregia · Etxeberriko karbia · Ezpeizeko eliza · Gotaineko eliza · Hauzeko eliza · Larraineko eliza · Mauleko gaztelua · Ospitalepeko eliza · Santa Graziko eliza |
||
| Gizateriaren Ondarea Euskal Herrian | ||
|---|---|---|
|
Bizkaiko Zubia • Done Jakue bidea (tartean Baionako katedrala eta Ospitalepeko eliza) • Paleolitoko labar-artea |
||
| Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |