Ossë

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ossë (Gaerys sindarinez), Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da, eta Silmarillion izeneko bere hil ondorengo liburuan agertzen da. Ainurretako bat da, Ulmo Valarraren maiarretako bat. Bere emazte Uinenekin batera, barne itsasoen nagusitasuna eman zitzaion. Ekaitzak eta olatuen ulua gogoko ditu eta ezin da zer egingo duen jakin. Melkorrek limurtu zuen Ossë Ardaren historiaren hasieran, baina Uinenek, Ulmoren zerbitzura itzultzeko konbentzitu zuen. Telerien lagun egin zen Beleriandeko kostaldean, eta itsasontziak eraikitzen erakutsi zien, Falathrimak Erdialdeko Lurraldean geratzea lortu zuen, eta Ulmo, Tol Eressëa uhartea Amaneko kostaldetik kanpo uzteko konbentzitu zuen, Teleriak, berarentzako Eldamarren erraz heltzeko toki batean bizi zitezen. Eguzkiaren Bigarren Aroaren hasieran, Numenor uhartea, itsasoko sakonuneetatik altxatu zuen.