Ossip Zadkine

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rotterdamgo Hiri birrinduari omenaldia

Ossip Zadkine (errusieraz: Осип Цадкин; Smolensk, 1890 - Paris, 1967) Frantses eskultorea izan zen, jatorriz bielorrusiarra. Parisen eta Londresen egin zituen Arte ikasketak. Parisen, abangoardiako artistekin harremanetan sartu zen (Chagall, Brancusi, Picasso); Kubismo joerako kidea izan zen. 1921-1925. urte bitartean Afrikako arte beltzaren eraginpean, zura eta harria lantzeari ekin zion. 1930. urte inguruan, forma barrokoagoak erabiltzen hasi zen, sinbolismo eta lirismo handiagoz.

Zadkinerenak dira, besteak beste: Gitarrista (1921); Orfeo gaia hartuta egindako bi pieza (1934, zurez, eta 1949, brontzez); Rotterdamen dagoen Hiri birrinduari omenaldia (1947), eta Van Gogh-i omenaldia Auvers-sur-Oise-n (1956).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ossip Zadkine Aldatu lotura Wikidatan