Ost-in-Edhil

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ost-in-Edhil Tolkienen Silmarillion eta Eraztunen Jauna lanetan hiri boteretsu bat da, Noldor elfoek (istorioren batzuk Galadrielek sortu zela diote) Eguzkiaren Bigarren Aroko 750. urtean sortu zutena. Eregion herrialdeko hiririk nagusiena zen. Hau zen Noldorren erresuma nagusia Eguzkiaren Bigarren Aroan. Ost-in-Edhilen posizioa sarri ahaztu egiten da, eta lotura garrantzitsua du botere eraztunekin. Ost-in-Edhilen gogoratu zuten Noldorrek Tirionen dohatsutasuna Tunaren gainetik; Noldorrek beti duten jakintza nahi traditzailea Ost-in-Edhilen beste edozein tokitan baino gehiago agertzen da, hiriak bere garai gailena lortu ondoren, Noldorrek Annatarren ("Dohaien jauna", berez Sauron dena) laguntza onartzen dute, Noldorrak botere eraztunetan pentsatzera eramaten dituena.

Hiri honetan bizi zen Zelebrinbor Eregionekoa eta bertan zegoen baita Gwaith-i-Mirdain edo soilik Mirdain bezala ezagutzen ziren Noldor errementarien etxea ere, abilenak, botere eraztunak sortu zituztenak; Eriadorren hegoekialden eta Moriako Meatzeetatik mendebaldera zegoen.

Adiskidetasuna eta aliantza zegoen Ost-in-Edhil eta Khazad-dûm edo Moriaren artean, eta aliantza honi esker, istorioaren zatiren batean aipatzen den bezala, Eregion askoz boteretsuagoa eta Khazad-dûm askoz ederragoa izan ziren, berez izango zirena baino. Nanoen eta Ost-in-Edhileko elfoen arteko adiskidetasunaren lekuko bat Moriako mendebaldeko ateak dira, hain zuzen ere Moria eta Eregionen arteko merkataritza eta komunikaziorako eraikiak, non "Nik, Narfik eraiki nituen, Eregioneko Zelebrinborrek grabatu zituen zeinu hauek" idatzita dagoen.

Ost-in-Edhil izenak sindarinez "Elfoen gotorlekua" esan nahi du. Sauronek suntsitu zuen Eriador inbaditu zuenean, non Eguzkiaren Bigarren Aroko 1697. urtean eraztunak bereganatu zituen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]