Osteoblasto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Osteoblastoak (grezieratik: στέον, osteon = hezurra, eta βλαστ, blastos = hozia) hezurretako zelulak dira, hezur-matrizea eratzen dutenak. Funtsezko zeregina burutzen dute hezurretako garapen eta hazkuntza prozesuetan. Paratohormonak eta D bitaminak eragina handia dute ostoblastoen eraketan. Zahartzerakoan ostoblastoen kopurua jaitsi egiten da, eta horrek zer ikusi handia du hezurren endekapen prozesuarekin.

Hezur-ehuna ehun dinamikoa da, etengabe birmoldatzen dena. Birmoldaketa horretan osteoblastoek hezur-matrizea eta hezurren osagai minerala eratzen dute, eta osteoklastoek matrizearen alde organikoa degradatu eta sortutako ehunaren zati bat suntsitu egiten dute.