Osteozito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Transverse Section Of Bone.png


Osteozitoak hezur-ehuneko zelulak dira, osteoblastoen eraldatze prozesutik sortutakoak. Bi zelula mota horiek, osteoklastoekin batera, hezur-ehuneko osagai zelularrak osatzen dituzte.

Hezur-matrize kaltzifikatuan daude, horrek dituen hutsune edo barrunbeetan.

Osteozitoak urrun daude elkarrengandik, baina haien arteko harremana mantentzen dute hezur-ehunean dauden kanal txiki batzuen bidez (ikus irudia). Osteozitoen arteko komunikazioa garrantzitsua da hezurraren eraketa eta suntsiketa prozesuak kontrolatzeko.

Osteozistoen zitoplasma basofiloa da, eta glukogenoa du.

Osteozitoak hezur-ehunaren zelula ugarienak dira (ehun horren zeluletako %95 izanik). Haien funtzioari dagokionez gai dira ehun-matrizearen osagaiak sintetizatzeko eta -era berean- birxurgatzeko ere