Ostia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ostia: komunak

Ostia[1] Italiako antzinako portu eta hiria da, Tiber ibaia itsasoratzen den lekutik hurbil dagoena.

Gaur egun Erromako hiriaren barruan dago, baina Erromatar Inperioaren garaian Inperioko hiriburuko portua eta Italiako hiri handienetakoa izan zen. Elezaharraren arabera, K. a. 634. urtean Anko Martzio erregeak sortu zuen. Inperioaren garaian merkataritza-gune garrantzizkoa izan zen, eta Kartagoren kontrako Gerretan indar handia izan zuen hango portuak. Konstantino aginpidean izan zenean hasi zen hiriaren gainbehera. Ostian egindako indusketetan, hiri zaharrak oinplano erregularra izan zuela ikusi da; kale zuzen paraleloak, bost solairutako etxeak eta denda eta biltegi asko.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]