Osvaldo Pugliese

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
{{PD-AR-Ph
Osvaldo Pugliese

Osvaldo Pugliese (1905-1995) argentinar piano jotzaile, musikagile eta orkestra-zuzendaria izan zen. Haren musika ideiengatik, teknika aberastasunarengatik, eta emozioen ñabardura ugari eskaintzeko gaitasunagatik, tangoaren estilista handienetakotzat daukate, batez ere piano-jotzaile gisa. D'Agostinorekin lehenbizi, eta Vincenzo Scaramuzzarekin gero, egin zituen musika-ikasketak. 1926an Roberto Firpo taldearekin hasi zen jotzen, 1927an Pedro Maffiaren seikotearekin, eta 1929an Elvino Vardarorenarekin, Aníbal Troilo eta Alfredo Dobbirekin batera, besteak beste. 1934, 1935 eta 1936 urteetan Pedro Laurenz, Roberto Firpo eta Miguel Calóren orkestretan jo zuen, hurrenez hurren. Azkenik, 1939an, bere orkestraren buru jarri zen Nacional de Buenos Aires kafetegian. 1943an lehen diskoa grabatu zuen, "El rodeo" eta "Farol" abestiekin. Kontzertu asko eskaini zituen Argentina eta Uruguaiko kafetegi, irrati, zinema, antzoki eta telebistetan, eta bi kontzertu-bira handi egin zituen bere orkestrarekin, bata 1960an, Sobietar Batasunean eta Txinan zehar, eta bestea 1965ean, Japonian. Musikagile gisa 1940ko hamarraldian egin zituen obrarik biribilenak: La Yunba (1943), Negracha (1942), Malandraca (1948).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]