Oswaldo López Arellano
Osvaldo López Arellano (Danlí, 1921 - Tegucigalpa, 2010) hondurastar militar eta politikaria izan zen. Errepublikako lehendakaria izan zen 1965-1971 urteetan eta 1972-1975 agintaldian. Estatu Batuetako abiazio militarreko eskolan ikasi zuen. Ramón Villeda Morales lehendakari konstituzionala 1963an agintaritzatik kendu eta boterea hartu zuen batzorde militarreko koronela izan zen. 1966an hartu zuen Hondurasko lehendakaritza. Bere agintaldian gertatu zen futbolaren gerra ezaguna (1969-1970), El Salvador eta Hondurasen artean. 1971n, R. Cruzen esku utzi zuen boterea, baina handik urtebetera estatu kolpe batez berreskuratu zuen agintaritza. United Brands Ipar Amerikako fruta enpresaren ustelkeria kasuan nahastuta egon zen. 1975ean, agintetik kendu zuten, eta Juan Alberto Melgar Castro jarri zuten beraren ordez.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.