Otakar II.a Premyslgoa
Wikipedia(e)tik
Otakar II.a Premyslgoa Bohemiako erregea izan zen (1230 inguruan - Dürnkrut, 1278). Aurrekoaren iloba eta Wentzeslao I.a Bohemiakoaren semea. 1249an Moravia eskuratu zuen. 1251n Austriako duke hautatu zuten, eta 1253an Bohemiako errege. 1261n Estiria kendu zien hungariarrei eta 1269an Karintia, Karniola eta Istria erantsi zizkien bere lurraldeei.
Hiriak sortu zituen eta Prusiako paganoen aurka borrokatu zen. Erromatar Inperio Santuko printze ahaltsuena izan zen. Gainerako printzeek Otakar II.ak zuen indarraz beldurturik, Inperiotik baztertu zuten (1275) eta Habsburgoko Rodolfo I.a enperadoreari men egin behar izan zion (1276), baina berehala ekin zion berriro borrokari, eta bi urte geroago garaitu eta hil zuten Dürnkruten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.