Oteitza (udalerria)
- Artikulu hau Lizarrerriko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oteitza».
Oteitza | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Lizarraldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Oteiza | ||
Alkatea | Tirso Salvatierra Martínez de Eulate (I.O) | ||
Posta kodea | 31250 | ||
INE kodea | 31200 | ||
Herritarra | oteitzar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°37′07″N 1°57′12″W / 42.618611111111°N 1.9533333333333°W | ||
Azalera | 48 km² | ||
Garaiera | 512 metro | ||
Distantzia | 51 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 923 (2023: −8) | ||
Dentsitatea | 19,23 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 21,27 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 35,71 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 72,36 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 11,4 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 4,30 (2018: %-3,1) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://oteiza.es/ |
Oteitza[4] ([oteits̻a]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 959 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 51 kilometrora dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen ekialdean. Lizarra eta Tafalla elkartzen dituen NA-132 errepidean.
Oteitzak Villatuertarekin egiten du muga iparraldean, Mendigorria eta Larragarekin ekialdean, Aberin, Morentin, Deikaztelu eta Allorekin mendebaldean, eta Lerinekin hegoaldean.
Udalerriaren hegoaldean Baigorri herri hustua dago, San Bartolomé mendiaren mendebaldean. 1842ko erroldan Lerin eta Baigorri izeneko udalerriaren barruan agertzen zen.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oteitzako klimaren ezaugarriak, klima mediterraniar kontinentalari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitaziak 400-600mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak bestalde 60 eta 100 artekoak dira, eta itsasoaren mailatik zenbat eta altuago, euri gehiago jausten da.
Udalerriak zeuzkan jatorrizko basoen azalera (arte, amezti eta antzeko espeziez osatutakoak), asko gutxitu da mendeek aurrera egin ahala gizakiaren eragina dela eta.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oteitzako biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 52 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,41a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oteitzako alkatea PSN alderdiko José Ángel Bermejo Berdonces da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak eta hortaz gehiengo absolutua udalean. Baliogabeko botoak 28 izan ziren (emandako guztien %4,42a) eta zurizko 17 boto izan ziren (botoen %2,81a). Abstentzioa %21,73koa izan zen. Udalbatzan Eusko Abertzale Ekintzak ere ordezkaritza lortu zuen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
PSN | 393 | 5 |
Eusko Abertzale Ekintza | 196 | 2 |
2011ko udal hauteskundeetan ere PSN izan zen nagusi eta Bermejok alkate kargua gorde izan zuen. Ezker abertzaleak indar handia (noizbait alkatetza eskuratu izan du) duen herri honetan Bilduk osatu zuen udalbatza, 2 zinegotzirekin.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
PSN | 361 | 5 |
EH Bildu | 156 | 2 |
2015ko udal hauteskundeetan berriz, alderdi berri bat -I.O.- izan zen nagusi eta Tirso Salvatierra Martínez de Eulate alkate bihurtu zen. Ezker abertzaleak arrakasta handiagoa izan zuen, zinegotzi berri bat lortuz EH Bildurentzat, alkatetzaren 40 bototara soilik geratuz.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
I.O. | 298 | 4 |
EH Bildu | 259 | 3 |
2019ko udal hauteskundeetan alderdi politiko berri bat sartu egin zen, Mendibelzu alderdia. Ruben Martinez Landa izendatu egin zen alkate bezala. Mendibelzuk eta EH Bilduk izan ziren udalean zinegotziak lortu zuten alderdi bakarrak. Mendibelzuk 5 zinegotzi lortu zuten eta EH Bilduk 2 zinegotzi lortu zuten.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Mendibelzu | 416 | 5 |
EH Bildu | 156 | 2 |
2023ko udal hauteskundeetan bazeuden bi alderdi politikoak geratu ziren, eta biak zinegotzi berdinekin euki zituzten; Mendibelzuk 5 zinegotzi izan zituen eta EH Bilduk 2 zinegotzi jaso zituen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Mendibelzu | 402 | 5 |
EH Bildu | 136 | 2 |
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaletxe berria 1982an eraiki zen antzinako udaletxea zegoen orube berdinean. Antzinako eraikuntza XVIII. mendean altxatu zuten eta bi solairu eta atikoa zituen. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: San Migel kalea, 2
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003-2007 | Víctor Luis Etxeberria Sáenz | ADIO |
2007-2011 | José Ángel Bermejo Berdonces | PSN |
2011-2015 | ||
2015-2019 | Tirso Salvatierra Martínez de Eulate | I.O. |
2019-2023 | Ruben Martínez Landa | Mendibelzu |
2023-Orain |
Azpiegitura eta garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal autobusak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:
Lizarrerria Bus | ||
---|---|---|
Ospitalea | 1 | Bilatorta — Oteitza |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Oteitza eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzak 1ean San Tirsoko erromeria ospatzen da herrian. Honekin batera, egun hauetan jai txikiak dira.
Mikel Deunaren omenez ospatutako jai handiak abuztuaren erdialdean egiten dira, eta 6 egun irauten dute.
Duela urte asko jai handiak irailak 26an ospatzen ziren, Mikel Deunaren egunean, eta 3 egun irauten zuten, baina egun, jai hauek abuztura pasatzean, soilik Mikel Deunaren eguna ospatzen da.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baigorri jauregia: Baigorri herri hustuan dagoen XVI. mendean eraikitako jauregiaren hondakinak.
- Udaletxea: Udaletxea 1982an altxatutako eraikuntza moderno eta erabilgarria da, eta orube berdinean zegoen antzinako udaletxea eraistean eraiki zen. Antzinako udaletxea XVIII. mendeko egitura barrokoa zen eta bi solairu eta atikoa zeuzkan. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute gaur egun.
Oteitzar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antso Santxez Oteitzakoa (????-1425), elizgizona eta Iruñeko artzapezpikua.
- Arcadio María Larraona Saralegi (1877-1973), kardinal eta legelaria.
- Agustín Viela (1914-1936), klaretar fraidea.
- José Torrecilla Iturmendi (1929-2024), kronikagile eta kazetaria.
- Libe Goñi (1947-), irakaslea.
- Gonzalo Goikoetxea (1952-2009), kazetaria eta zinema gidoigilea.
- Javier Lukin (1963-), txirrindularia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Oteitzari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herriaren kanpoaldeko etxebizitzak NA-132 errepidetik ikusiak, Google Street View-n.