Oteitza (udalerria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Lizarrerriko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Oteitza.


Oteitza

 Nafarroa
Oteitzako bandera

Oteitzako armarria

Izen ofiziala Oteiza
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Lizarraldea
Alkatea José Ángel Bermejo Berdonces
(PSN)
Herritarra oteitzar
Koordenatuak 42°37′7″N 1°57′12″W / 42.61861°N 1.95333°W / 42.61861; -1.95333Koordenatuak: 42°37′7″N 1°57′12″W / 42.61861°N 1.95333°W / 42.61861; -1.95333

Navarra - Mapa municipal Oteiza.svg

Eremua 48,02 km2
Garaiera 512 m
Distantzia 51 km Iruñera
Posta kodea 31250
Biztanleria 959 bizt. (2012)
Dentsitatea 19,97 bizt./km²

Oteitza[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 959 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 51 kilometrora dago.

Eduki-taula

Inguru naturala eta kokapena [aldatu]

Oteitzako eskolaren ondoan dauden hilarrien ikuspegia.

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen ekialdean. Lizarra eta Tafalla elkartzen dituen NA-132 errepidean.

Oteitzak Villatuertarekin egiten du muga iparraldean, Mendigorria eta Larragarekin ekialdean, Aberin, Morentin, Deikaztelu eta Allorekin mendebaldean, eta Galipentzu eta Lerinekin hegoaldean.

Udalerriaren hegoaldean Baigorri herri hustua dago, San Bartolomé mendiaren mendebaldean. 1842ko erroldan Lerin eta Baigorri izeneko udalerriaren barruan agertzen zen.

Klima eta landaredia [aldatu]

Oteitzako klimaren ezaugarriak, klima mediterraniar kontinentalari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitaziak 400-600mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak bestalde 60 eta 100 artekoak dira, eta itsasoaren mailatik zenbat eta altuago, euri gehiago jausten da.

Udalerriak zeuzkan jatorrizko basoen azalera (arte, amezti eta antzeko espeziez osatutakoak), asko gutxitu da mendeek aurrera egin ahala gizakiaren eragina dela eta.

Politika [aldatu]

Udaletxea [aldatu]

Udaletxea 1982an altxatutako eraikuntza moderno eta erabilgarria da, eta orube berdinean zegoen antzinako udaletxea eraistean eraiki zen. Antzinako udaletxea XVIII. mendeko egitura barrokoa zen eta bi solairu eta atikoa zeuzkan. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute gaur egun.

Demografia [aldatu]

Oteitzako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.002 1.019 1.122 1.200 1.319 1.397 1.361 1.208 1.068 1.048 936 916 933

2008ko erroldaren arabera, 52 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,41a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Politika [aldatu]

udal hauteskundeak [aldatu]

Oteitzako alkatea PSN alderdiko José Ángel Bermejo Berdonces da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak eta hortaz gehiengo absolutua udalean. Baliogabeko botoak 28 izan ziren (emandako guztien %4,42a) eta zurizko 17 boto izan ziren (botoen %2,81a). Abstentzioa %21,73koa izan zen. Udalbatzan Eusko Abertzale Ekintzak ere ordezkaritza lortu zuen.

Oteitzako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 393 5
EAE 196 2

2011ko udal hauteskundeetan ere PSN izan zen nagusi eta Bermejok alkate kargua gorde izan zuen. Ezker abertzaleak indar handia (noizbait alkatetza eskuratu izan du) duen herri honetan Bilduk osatu zuen udalbatza, 2 zinegotzirekin.

Oteitzako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 361 5
Bildu 156 2

Udaletxea [aldatu]

Udaletxe berria 1982an eraiki zen antzinako udaletxea zegoen orube berdinean. Antzinako eraikuntza XVIII. mendean altxatu zuten eta bi solairu eta atikoa zituen. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: San Migel kalea, 2

Alkateak [aldatu]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Víctor Luis Etxberria Sáenz ADIO
2007-2011 José Ángel Bermejo Berdonces PSN
2011-2015 José Ángel Bermejo Berdonces [[PSN

Azpiegitura eta garraioak [aldatu]

Lizarrerriko autobus zerbitzuaren (Tierra Estella Bus deritzona) honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Oteitzan:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona1.GIF Garcia Orkoien Ospitalea - Villatuerta - Oteitza 07:45 - 20:30 8 zerbitzu eguneko

Erreferentziak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa