Oto Greziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oto Greziakoa
Oto Greziakoa

1832 – 1862
Aurrekoa Augustinos Kapodistrias (gob.)
Ondorengoa Jurgi I.a Greziakoa

Jaiotza 1815eko ekainaren 1a
Salzburgo, Bavariako Erresuma
Heriotza 1867ko uztailaren 26a
Bamberg, Bavariako Erresuma
Ezkontidea Amalia Oldemburgokoa

Oto Greziakoa (grezieraz: Όθων A'; Salzburgo, 1815eko ekainaren 1a - Bamberg, 1867ko uztailaren 26a) Greziako erregea izan zen. Luis I.a Bavariakoaren semea zen. 1832an Londresen egin zen bilkurak Greziako errege izendatu zuen. Herriak gaitzetsi zuen absolutista zelako eta aholkulariak bavariarrak zituelako; herria matxinatu zen eta erregeak konstituzioa onartu behar izan zuen (1844). Ordea, konstituziotik sortutako parlamentua ez zen arazoak konpontzeko gauza izan: Grezia babespean zuten nazioek etengabe esku hartzen zuten Grezian, erregea bera ez zen nazio higikundearen gidari izateko gauza eta gainera amore eman zien Joniar uharteak mendean hartuak zituzten eta Kretako matxinadak zapaldu zituzten ingelesei; horrek guztiak beste matxinada bat piztu zuen eta 1862an Oto I.ak aginpidea utzi behar izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oto Greziakoa Aldatu lotura Wikidatan