Oto II.a Gaskoiniakoa

Wikipedia(e)tik
Oto II.a Gaskoniakoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oto II.a[1][2] (1010 inguru-1039ko martxoaren 10a[3]) Baskonia (1032-1039) eta Akitaniako duke eta Poitiersko kondea (1038-1039) izan zen[4].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poitiersko leinuaren kidea, Gilen V.a Akitaniakoa eta Gilen II.aren alaba eta Antso VI.a Gaskoiniakoaren arreba Briskaren bigarren semea izan zen[5].

Bere agintaldia ezagutzeko Saint-Maixenten Kronika eta Ademar Chabanneskoaren idazketetara jo behar da. 1018 baino lehen Saint-Cyprieni dohaintzak egin zizkion aita, ama eta bera baino lehen hil zen Tibalt anaiarekin batera. Nahiz eta 1032an bere osabaren partez Baskoniako dukerria jarauntsi, ez zuen osorik lortu. Bere lehengusua zen Berengario Gaskoiniakoa Baskoniako konde moduan aritu zen 1036an hil arte. Bere kabuz edo Otoren dukeorde moduan aritu bazen ezezaguna da. 1033an Otok Bordeleko konde bilakatu zen, dukeen artean ohiturazkoa zena.

1038an Otok Gilen VI.a bere sasianaia ordezkatu eta Akitaniako duke hautatu zuten. Poitiers aldean Ines ugazama eta Gilen bere sasianaiaren aurka borrokatu behar zuen bere eskubideak mantentzeko. Mauzén gudu batean hil eta Maillezaisko San Petriren abadian lurperatu zuten aita eta anaiarekin batera[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak
  2. frantsesez: Eudes edo Odon; latinez: Odonis; gaztelaniaz: Odón
  3. Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963. 105. orrialdean 1040an hil zela dio
  4. Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990
  5. Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
  6. Ziur asko Gilen VI.a


Aurrekoa
Antso VI.a Gilen
Baskoniako dukea
1032-1039
Ondorengoa
Bernart II.a Tumapaler


Aurrekoa
Gilen VI.a Akitaniakoa
Akitaniako dukea
Poitiersko kondea

1038-1039
Ondorengoa
Gilen VII.a Akitaniakoa