Otokichi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:09, 12 urtarrila 2016
Otokichi
Otokichi
Otokichi japoniar batek marraztua 1849an, Japonia txinatarra balitz moduan bisitatu zuen.
Datu pertsonalak
Jaio 1818
Mihama, Aichi, Tokugawa shogunerria (Japonia)
Hil 1867ko urtarrilaren 1a (49 urte)
Singapur (Singapur)

Otokichi (japonieraz: 音吉 or 乙吉?) , beranduago John Matthew Ottoson bezala ezaguna (Mihama, Japonia, 1818 - Singapur, 1867ko urtarrilaren 1a) ontzi-mutila zen izan zen.

Biografia

Itsasoan galtzea

1832an, Otokichik 14 urte zituela, arroza eta portzelana garraiatzeko Nagoya eta Edo arteko itsasbidea egiten zuen hamabost metroko belaontzi batean. Ekaitz gogor batengatik, ontzia jitoan galdu zen Ozeano Barean. Arroz kargak jateko aukera eman zien denbora batean, baina eskorbutoz gaixotu ziren eta hilabete gutxian, Iwakichi, Kyukichi eta Otokichi bera ez beste guztiak hil ziren[1].

Amerikara bidean

Urtebete inguru galduta ibili ondoren, egungo AEB eta Kanada arteko mugara, Oregongo kostaldera, iritsi ziren. Makah tribukoek gatibu hartu zituzten eta gatibuen berri berehala izan zuen McLoughlin kapitain ingelesak. Kapitainak txinatartzat jo zituen hiru gatibuak. Ingalaterra Txinarekin merkataritza harremanetan hasia zen, eta militarrak pentsatu zuen hirukoteari etekina atera zekiokeela.[1]

Europarako bidaia

Japoniarrak askatu eta Vancouverrera eraman zituen lehenik. Hango erretoreak ingelesa irakatsi zien eta 1834an prest zeuden metropolira joateko. Berriro ere Ozeano Barea zeharkatu zuten: Hawaiitik igaro, ia Antarktikaraino iritsi eta, zazpi hilabeteren buruan, Londresera iritsi ziren. Baina gobernuak beste lehentasun batzuk zituen, eta garai hartan munduko metropoli nagusia zenean turismo pixka bat egin ondoren, hiru marinelek berriro itsasoratu behar izan zuten.[1]

Makao eta Japoniara

Ondoren, Makaora iritsi ziren. Otokichik txinera ikasi zuen han, eta 1937an Morrison ontzi estatubatuarrean sorterrira itzultzeko aukera sortu zitzaien. Baina Japoniako lege isolatzaileak indarrean zeuden oraindik eta ontzia kanoikadaz hartu zuten porturen batean aingurak botatzen ahalegindu ziren hainbat alditan. Iwakichi eta Kyukichiren bertan desagertu ziren, baina Otokichik bidaiatzen jarraitu zuen, merkataritza-ontzi ingelesetan itzultzaile lanak eginez.[1]

Japoniara itzulera

1854ko urrian Ingalaterrak eta Japoniak adiskidetasun ituna sinatu zuten; negoziaketetan Otokichik jardun zuen itzultzaile. Japoniako Gobernuak ordurako pilatuta zeuzkan heriotza zigor guztiak barkatu zizkion eta uhartean geratzeko baimena eman zion. Baina John Matthew Ottosonek –izena ingelestua zeukan ordurako– eskaintza ukatu egin zuen.[1]

1867an hil zen Singapurren, shogunerria ezeztatu zen urte berean.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e f Irazustabarrena, Nagore. (2015-06-14). «Otokichi, lehen turista japoniarra» Argia CC-BY-SA lizentzia.