Otsondo
Wikipedia(e)tik
Otsondo edo Otxondo Nafarroan dagoen mendatea da. Urdazubi eta Amaiur herrien artean dago. 602 metroko garaiera du. N-121-B errepidea bertatik pasatzen da. Bertan izen bereko errekak du iturria.
Toki estrategikoa izan zen XVI. mende hasieran Nafarroako independentziaren azken gotorlekua izan zen herria babesten baitu. Aldi gehiagotan ere garrantzitsua izan zen, hala nola, hainbat Karlistalditan. Bigarren Mundu Gerra ondoren mendatean bunkerrak eraiki zituzten, Estatu Batuetako armadak erabiliak.
Ikus, gainera [aldatu]
Koordenatuak: 43°14′10″N 1°29′38″W / 43.23611°N 1.49389°W
| Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |