Ottaviano Petrucci
Wikipedia(e)tik
Ottaviano Petrucci Italiar inprimatzailea (Fossombrone, Urbino, 1466 - Venezia, 1539). Musika inprimatzea bururatu zitzaion lehena izan zen. Hiru fasetan banatzen zen Petrucciren sistema: pauta inprimatzen zen lehenengoan, notak bigarrenean eta testua hirugarrenean. Berak inprimatu zuen Venezian Harmonice Musices Odhecaton (1501) abesti-bilduma.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.