Otto Wilhelm von Struve

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Otto Wilhelm von Struve

Otto Wilhelm von Struve (1819ko maiatzak 7 (apirilak 25 juliar egutegiaren arabera), Durpat, Estonia-1905eko apirilak 14, Karlsruhe, Alemania) alemaniar jatorriko astronomo errusiar bat izan zen. Bere izena errusieraz ohi Otto Vasil'evich Struve (Отто Васильевич Струве) idazten da.

Astronomo dinastia ospetsu baten zati da. Friedrich George Wilhelm von Struveren semea eta Otto von Struveren aitona da. Bi seme iza zituen: Ludwig Struve (1858ko azaroak 1-1920ko azaroak 4) Otto Struveren aita izan zena, eta Hermann Struve (1854ko urriak 3-1920ko abuztuak 12).

Bere aitaren laguntzaile bezala lan egin zuen, eta Pulkovo Behatokian bere oinordekoa izan zen 1889 arte. 1885ean, behatokian 75 zentimetroko diametroa zuen teleskopio errefraktore bat jarri zen, garai hartan munduko handiena izan zena. Bere aitaren lanarekin jarraitu zuen, eta izar bikoitzak bilatzen jarraitu zuen. Urano eta Neptunoren ilargiak behatu eta Saturnoren eraztunak neurtu zituen.

Royal Astronomical Societyko urrezko domina lortu zuen 1850ean.

768 Struveana asteroideak bere familiaren omenez jasotzen du izena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otto Wilhelm von Struve Aldatu lotura Wikidatan