Otto van Veen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otto van Veen
Otto van Veen
Datu pertsonalak
Jaio 1556 aldean
Leiden, Holandako konderria (gaur egun Herbehereak)
Hil 1629ko maiatzaren 6a
Brusela, Brabanteko dukerria (gaur egun Belgika)

Otto van Veen (latinez: Otto Venius eta Octavius Vaenius; Leiden, Holandako konderria, 1556 aldean - Brusela, Brabanteko dukerria, 1629ko maiatzaren 6a) herbeherear marrazkilari, margolari eta humanista izan zen, Anberes eta Bruselan lan egin zuena. Bere Anberesko lantegian zenbait ikur-liburu argitaratu ziren[1]. 1594 edo 1595etik 1598ra Rubensen irakaslea izan zen.

Erreferentziak

  1. Veen, Otto van. unav.es (Noiz kontsultatua: 2015-10-15).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otto van Veen Aldatu lotura Wikidatan